Santiago Bernabéu de Yeste (Montealegre, 1895eko ekainaren 8a -Madril, 1978ko ekainaren 2a) futbolaria, entrenatzailea eta Real Madrid Club de Fútbol taldeko lehendakaria izan zen.[1] Bernabéu izan da Madrileko taldearen buru, 35 urtez, hil arte, denbora gehien eman duen presidentea.
Denboraldi horietan, klubak hamasei liga espainiar, sei Espainiako kopa eta sei Europako kopa irabazi zituen, Real Madrid Europako futbol talde garrantzitsuenetako batean bialatuz. Saskibaloi-taldearen ibilbidea ere nabarmendu zuen, Raimundo Saportak zuzendua, 19 liga nazionalekin eta 6 Europako kopekin. Gainera, Santiago Bernabéu estadioa ere eraiki zuten, 1955etik bere izena ohorez duena, eta lehenengo Kirol Hiria. Estadioaz gain, eta Real Madrilen gidaritzapean egindako lanaren omenez, klubaren udako trofeoak bere izena darama.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak