Santa Zita baseliza Nafarroa Garaiko Erdialdea eskualdeko San Martin Unx edo Donamartiri Untz udalerrian kokatutako XIII. mendeko kristiau baseliza bat da. Gotiko estiloa ditu.
Eraikina
Santa Zita baseliza herritik oso urrun dago, ibar bitxi baten magalean. XIII. mendean eraiki zuten, eta garai horretakoa da nabe protogotikoa, modu irregularrean antolatua. Kanoi-erdi zorrotzeko bi ganga-zati zabalek estaltzen dute, eta fajoi-arku sendo bat bereizten du; haren azpian, oraindik ere, biribilkizko mentsulak daude. Burualdea, ertz-gangaduna, barroko garaian zaharberritu zen, erretaula nagusiaren eraikuntzarekin batera. Dokumentu-berrien arabera, Juan Eguilazekin kontratatu zen 1677an. Elizaren barnealdean horma-pintura errenazentistak ageri dira, Betiereko Aitaren eta Ebanjelarien irudiekin, estilo herrikoikoak. Interesgarriagoa da burualdearen ahoan dagoen roleo dekorazio bat, XIII. mendeko jatorrizko apainduraren hondar bakarra.
Erreferentziak
Ikus gainera
Kanpo estekak