Santa Eulalia eliza Longidako Itoitz urpeko herrian XVI. mendeko kristiau eliza bat da.
Eraikina
Herriaren erdian Santa Eulalia parrokia-eliza dago. Habearte bakarra du, gurutzadura itxurako alboko kaperekin, dorrea oinaldean eta burualde zuzena. Eliza osoa tertzeletedun gangez estalita dago, eta XVI. mendean eraiki zutela adierazten dute. Jatorrizko erretaula mende bereko hasierakoa da, eta azken gotikoko lan sakonekin apainduta dago oraindik. Herriko erliebedun bi taula Miguel Espinalen estiloarekin erlazionatuta daude. Itoizko Andre Mariaren irudia, ezkerreko hankan Haurra eserita duen Birjinaren tailu gotikoa da, XIV. mendekoa.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak