Sandra Ramajo Moreno (Irun, 1987ko abuztuaren 17a) gipuzkoar futbolaria da, atzelari jokatzen duena. Real Sociedad futbol-taldean jokatu du urte luzez eta orain Albaceten ari da.
Biografia
3 urtez hasi omen zen baloiari ostikoka eta ahizpa zaharrari jarraituz Irungo Mariño taldean hasi zen jokatzen. Herriko beste talde batzutan jokatu ondoren 2003an Mariñok fitxatu zuen berriz eta Euskal Selekzioan jokatzeko aukera izan zuen gainera.
2008an Realak fitxatu zuen eta 2017an kapitaina izatera iritsi zen[1]. 2018an lesio larria izan zuen eta 6 hilabete egin zituen zelaietatik kanpo. Horregatik ezin izan zuen Erreginaren Kopako finala jokatu.
2019an Reala uztea erabaki zuen, 11 denboralditan 286 partida jokatu ondoren[2]. Gaur egun bigarren mailako Fundación Albacete taldean jokatzen du.
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak