Sandra Fernandez-Agirre (Barakaldo, 1980koekainaren 29a - ) bizkaitar aktorea da. Bilboko Juan Antxieta zentroan arte eszenikoak ikasi zituen.
Antzerkian eta txotxongiloen munduan batez ere egiten du lan aktore gisa. Bilboko Juan Antxieta Zentroan arte dramatikoa ikasi zuen. Deabru Beltzak antzerki-konpainiarekin hasi zen lanean kale-antzerkian. Ondoren, Bilboko "Laressistens" antzerki-taldean sartu zen. Gainera, txotxongilo lan batzuetan ere parte hartu du, horien arteko berriena "Inmundo" izan da, euskaraz zein gazteleraz.
Azken urteetan, zinemako aktore gisa egin duen ibilbidea nabarmendu egin da, Karlos Alastruey-renLodo film luze fantastikoaren protagonista izan baita (film luze onenaren bigarren saria Festival of Fantastic Films, Manchester, Erresuma Batua;[1] “Golden Aphrodite” saria, 2010eko Cyprus International Film Machayfestival; film surrealista onenaren saria New York City International Film Festival jaialdian, 2010.[2]