Sand Creek-eko sarraskia Txeiene eta Arapaho herrien aurkako sarraskia egin zuen AEBetako armadak Sand Creeken 1864ko azaroaren 29an. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren garaian izan zen.
Gertakariak
1864ko azaroaren 29an, Txeiene eta Arapaho herrien aurkako sarraskia egin zuen AEBetako armadak, John M. Chivington jeneralaren agindupean, Sand Creeken, Colorado eskualdean. Jatorrizko herri horietako kideak bilkura baketsua ari ziren egiten, soldadu estatubatuarrek eraso egin zietenean. Armarik gabeko 200 pertsona inguru mutilatu eta hil zituzten, horietatik bi heren inguru haur eta emakumeak.
Coloradoko jatorrizko herrien lurrak erosi eta erreserbetara bidali zituztenean hasi ziren gatazkak, eta sarraskiak Txeiene tribuen botere egitura deuseztatu zuen.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak