Jatorriz Aintzira Handien mendebaldekoak dira; handik emigratu eta jatorriz zuten nekazaritzako bizimodua utzirik, belazeetako kulturara egokitu ziren, bisontearen ehizatik biziz batez ere. 1867anAmeriketako Estatu Batuetako Armadak menderaturik, indiar erreserbetara eraman zituzten. Montana, Oklahoma eta Wyoming estatuetan bizi dira gaur egun arapahoak.