Sanagustin kulturguneaAzpeitiko udalak zabaldu zuen 1995ekoabenduan, San Agustin eliza izandako eraikinean. Nonbait BilbokoKafe Antzokiak ezarri zuen kulturgune-ereduari jarraitzen dio.
552 m2 eta 560 lagunentzako aforoa duen kulturgune honek bi oholtza ditu: nagusia eta arkupekoa. Espazio dinamikoa da, kultura eta ostalaritza uztartzen ditu. Uneoroko kulturgunea, zabala, taldeen plaza, ahalmen ekonomikoaren bidez kultur ahalmena, elkarlana, aisia eta euskara gune ere bai... Ekitaldiaren beharretara egokitzeko, bi oholtza ditu. Mota guztietako ekitaldiak antolatzeko prestatua.[1]
Azpeitia inguruko kultura ekitaldiak eskaintzeko leku erreferentziazkoa izateko sortua, denborarekin jarduerak ugarituz joan dira. Kafe Antzokiari esker euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatuz joan dira.
Jarduerak
Kulturgunearen jarduera nagusiak hauek dira,
Kontzertuak
Zuzeneko musikari dagokionez, Urolako eszenatoki nagusietako bat da Sanagustin. [2]
Euskalgintzaren erreferentziazko bilgunea izanik, euskal kulturarekin lotuta dauden erakundek hainbat ekitaldi ospatzen dira Sanagustinen. Esaterako, Udako Euskal Unibertsitateak hainbat jardunaldi antolatu ditu Sanagustinen: 2016an jardunaldi bat bakeaz,[4] 2017an beste bat Eskola-jazarpenari buruz,[5] 2018an Lurraldea eta hizkuntza IV. jardunaldia.[6]