San Salbatzailearen eliza Longidako Erdotzain herri hustuan XIII. mendeko kristiau eliza bat da.
Eraikina
Herrian, San Salbatzailearen parrokia nabarmentzen da. XIII. mende hasierako eliza txikia da, tradizio erromanikoaren barruan eraikia, habearte bakarrekoa, burualde zuzena eta dorrea oinaldean dituela. Barruan, Ama Birjinaren eta Haurraren tailu erromaniko bat eta San Gregorioren beste gotiko bat daude, inguruko ermita batetik ekarria. Parrokiako gurutzea, Tetramorfoekin ornatuta dagoena, XVI. mendean datatu daiteke. Herriak, halaber, jauregi erako eraikin baten aztarnak ditu, zirkuluerdiko arkuak eta konopialak, bolaz eta granadaz egindako apaingarriak, XVI. mendearen hasierara igotzen dutenak. Beste etxe batzuek dogotiko berantiarreko elementuak gordetzen dituzte.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak