San Roke kantoiaGasteizko Alde Zaharraren mendebaldeko mendi-magalean dago.
Kokapena
Diputazio kalean hasten da eta Hedegile kaleraino iristen da. Errementari eta Zapatari kaleak zeharkatzen ditu. 110 metroko luzera du. Gainontzeko kantoiekin alderatuta oso laua da.
Egitura
Gasteizko kalerik estuena da. Zabalera 2 eta 3 metro artekoa da.
Historia
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, 1887ko urriaren 12an eman zitzaion ofizialki egun duen izena kantoiari, lehen aipamena 1681 urtekoari den arren.