San Petri eliza zaharra (frantsesez: Église Saint-Pierre le Vieux, alemanez: Alt-Sankt-Peter) Estrasburgoko eliza bat da, eliza katolikoa eta luteranoa eraikin berean dituena[1].
Historia
San Petri eliza 1130. urtean aipatzen da aurreneko aldiz. Erdi Aroan Estrasbugoro elizbarrutiko bederatzi elizetako bat zen.
1398ko maiatzaren 22an Honau abadetxeko kapera ekarri zen, aurrez zegoen Rhinauk uholdea jasan ondoren, eta mezatarako aldare nagusia izan zen[2].
1529ko otsailaren 20an Estrasburgo hiriak Erreformaren alde egin zuen eta eliza luteranoa bihurtu zen.[3] 1535ean eskola latindarra ireki zen elizan[4].
1681ean Frantziak Estrasburgo anexionatu zuen eta bi urte beranduago Luis XIV.a Frantziakoak elizaren zati bat katolikoi itzultzeko agindua eman zuen. Harrizko hesi bat eraiki zen kultu biak banatzeko. 2012 arte ez zen eliza biak konektatuko zituen aterik eraiki harresi horretan[5].
XIX. mendean elizaren alde katolikoa handitu egin zen. Conrath arkitektuak diseinatu zuen eta 1867an ireki zen.
Erlikiak eta artelanak
Eliza katolikoak Brigit Kildarekoaren erlikiak ditu, bai eta monumentu historiko izendapena duten hainbat artelan ere.
- "Kristoren pasioa": Heinrich (edo Henri) Lutzelmann-ek (1485) egindako hamar irudi gotikoko seriea[6].
- "San Piterren bizitzaren eszenak": egurrean egin dako pizkundeko lau erliebe lan[7].
- "Pizkunde ondorengo Kristoren bizitzako eszenak": 1504ko margolanak[8].
Eliza luteranoak ere baditu artelanak:
- "Familia sakratua": Hans Wydyz (1520. hamarkadakoa)[9]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak