San Pelaio baseliza (Zarautz)

San Pelaio baseliza (Zarautz)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′04″N 2°09′39″W / 43.28455°N 2.16075°W / 43.28455; -2.16075
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
EJren ondarea9

San Pelaio baseliza Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz udalerrian dagoen XIX mendeko baseliza bat da[1].

Historia

Eraikin primitibo bat egon zen, dokumentu-erreferentzia zaharrena 1526an eta modernoena 1763an zuena. XIX. mendearen erdialdean erorita geratu zen, eta eliza zaharraren ondoko lursail batean bigarren tenplu bat eraikitzea erabaki zuten. Lanak 1844an hasi ziren, baina proiektua geldituta geratu zen 1950 arte, Narrosko markesak behar zen dirua eman zuen arte. Alboko kaperetako bat Markesari eskainia izan zen.

Ezaugarriak

J.J. Belaunzaranek 1850ean eraikitako eraikina gurutze latindar formako oinplanokoa eta nabe bakarrekoa da. Sarrera mendebaldera begira dago eta estilo neoklasikoa du, frontoia eusten duten lau zutabe dorikoekin.

1979an berritu zuten. Xabier Egañak margo piktoriko-eskultoriko batekin berrapaindu zuen barrualdea, eta eskultura nagusia Tomas Murua artistari dagokio. Barruan, gainera, XVII. mendeko irudiak daude, bata santuarena eta bestea Aingeru Guardakoarena, biak Hilario Zabaletaren lanak. Bi zinopari marinel ere egon ziren, erretiratu egin zituztenak.

San Fernando egunean (maiatzaren 30ean), San Joan bezperan (ekainaren 23an) eta San Pelaion (ekainaren 26an) prozesioan bisitatzen zen baseliza. San Pelaio eguna ospatzen da gaur egun.

Ondarea

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[2].

Erreferentzia

  1. «Zarautz Historikoa ~ San Pelaio [Baseliza | Zarautz - Gipuzkoa»] www.gurezarautz.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  2. «San Pelaio baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).

Kanpo estekak