San Pedro Ruakoa Nafarroako Lizarran dagoen eliza da, izen bereko auzoan hain zuzen ere. Bertan jada 1177. urtean parrokia bat zegoen. Muino baten gainean eraikia eta San Juan de la Peña monasterioaren jabetzakoa izan zen hasieratik, Iruñeko Gotzaindegiarekin auzi luzeak izan bazituen ere.[1] 1256an hiribilduko eliza nagusi bilakatu zen. Nafarroako konkistan bere ondoan zegoen Zalatanbor gaztelua eraitsi zutenean klaustroak kalteak jasan zituen. 1931n monumentu izendatu zuten.
Ezaugarriak
Elizak hiru habearteak zabalera desberdinak dituzte. Hiru abside ditu. Erdikoak hiru absidiolo ditu. Arkuak, zistertarren eraginekoak, zorrotzak dira. Alboetako habearteen gangak XIV. mendean berritu ziren; baina beranduago zaharberritze baten premian izan zen, XVI. mendean.
Klaustroa
San Pedro Ruakoaren ikusgarritasunik handienetakoa klaustro erromaniko handia da, Nafarroako eskulturgintzako multzorik aberatsena baita.[2] Gaur egun bi hegal besterik ez dira geratzen, izan ere, beste biak 1572. urtean txikituak izan ziren eliza gainean kokaturiko gazteluaren hondoratze baten ondorioz. Burgo de Osman eta Silosko Santo Domingon bezala, hemen ere elkarri lotutako lau zutabe daude, apainketa kiribildua dutenak.[2]
Bere kapiteletako gaiak oso aberatsak eta ugariak dira. Badira landarekiak, baita animalienak ere, eta argitzen oso erraz ez diren harpien sinboloak. Ebanjelioen Kristoren bizitzako gertaerak eta haren martiritzako apostolu eta martirienak aktak agertzen dira jarraian. Hauetako batzuetan, eszenaren azalpen epigrafiakoa agertzen dira, esaterako:
Ikonoetako bitxitasuna eta ia lauak diren azalera kurbatuen gaineko tolesturen grabatuak begiratuta, badirudi artistak ez zuela eredu bezala Silosko klaustroa hartu, Aragoiko erromanikoaren inguruan egiten ziren lanak baizik.[1]
Iruditegia
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak