San Martin eliza (Arano)

San Martin eliza (Arano)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArano
Koordenatuak43°11′58″N 1°53′40″W / 43.199386°N 1.894561°W / 43.199386; -1.894561
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIX. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
IzenaMartin Tourskoa

San Martin Tourskoaren eliza Aranoko parrokia-eliza da, XIX. mendeko eraikina da, lehenagoko elizen gaineko tokian eraikia, parte zahar batzuk aprobetxatuz. Gaur egungo egitura gurutze latindarreko oinarridun eraikina da, kanoi erdiko ganga estaldurarekin.[1] [2]

Deskribapena

Argi-iturri asko ditu, nabarmenena gurutzaduraren kaperetako batean dagoen arrosa-leihoa. Erdiko nabearen bi aldetara, hartako tarteko atalean, bi sarrera daude, sarbidea artikulatuz. Garrantzitsuena, Epistolaren aldekoa, dobela marduleko erdi-puntuko sarrera da, arkupe baten barnean paratua. Haren gainean udalerriko ezkutua eta azken eraberritzea egin zen urtea adierazten duen 1829 zenbakia ageri dira.

Aldarean erretaula nagusia gailentzen da. Lan barrokoa da, XVII. mendearen bigarren erdialdekoa. Bada bigarren erretaula txikiago bat Ebanjelioren aldean, Arrosarioko Andre Mariarena, hori ere barrokoa, baina apur bat zaharragoa denboran. Beste zenbait irudi ere gordetzen dira barruan, barrokoak salbu eta San Sebastian gotiko bat, azken hori ermita batetik ekarria. Bataiarri errenazentista ere badago, egitura angeluzuzena duena, halako lanetan oso ohikoa ez zen forma.

Elizako leiho itsu batean, buru bat eta gurutzea.

Erreferentziak

  1. Gran Enciclopedia de Navarra | ARANO. (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  2. «San Martin eliza. Arano - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).

Kanpo estekak