San Martín Jeneral Askatzailea zubia (gaztelaniaz: Puente Libertador General San Martín) Urugai ibaia zeharkatzen duen nazioarteko errepide-zubia da. Uruguaiko Fray Bentos hiria Argentinako Puerto Unzué inguruarekin lotzen du. Hegal motako zubi honek 5.365 metro luze eta 11 metro zabal ditu. Hori dela eta, Latinoamerikako bigarren zubirik luzeena da. 1976ko irailaren 16an inauguratua, José de San Martín platatar militarra eta askatzailearen omenez jarri zioten zubiari izena.
Ikus, gainera
Kanpo estekak