Artigas Jenerala zubia (gaztelaniaz: Puente General Artigas) edo Artigas Jenerala nazioarteko zubia (gaztelaniaz: Puente Internacional General Artigas), maiz Artigas zubia (gaztelaniaz: Puente Artigas) izenez ezaguna, Urugai ibaia zeharkatzen duen nazioarteko errepide-zubia da. Uruguaiko Paysandú eta Argentinako Colón hiriak lotzen ditu. Zubi habedun motako zubi bat da, eta 2.350 metro luze eta 12 metro zabal da. 1975eko abenduaren 10ean inauguratu zen eta José Gervasio Artigas platatar militarraren omenez jarri zioten zubiari izena.
Ikus, gainera
Kanpo estekak