San Laurendiko itsas bidea[1] (ingelesez: Saint Lawrence Seaway, frantsesez: Voie Maritime du Saint-Laurent) Atlantikotik Ipar Amerikako Aintzira Handietara lekualdatzeko aukera ematen duen esklusa eta kanalen sistemaren izena da, bai barrualdera bai Superior aintziraren mendebaldeko muturrera. Legez, bide hau Montrealdik (Quebec) zabaltzen da Erie aintziraraino eta Welland kanala barne hartzen du. Kanadak ubide ugari kudeatzen ditu Saint Lawrence Seaway Management Corporation-en bidez, eta beste batzuk Estatu Batuek kudeatzen dituzte Saint Lawrence Seaway Development Corporation-en bidez.
Kanpo estekak
- ↑ Euskaltzaindiaren 170. araua, Amerikako toponimia, San Laurendi 22. or.