San Giovanni degli Eremiti (San Joan Eremutarrena) Siziliako Palermoko eliza da; Palazzo dei Normannitik gertu dago. 2015etatik Unescok Gizateriaren ondarea izendatu duen Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzo barruan dago.
Historia
Elizaren jatorria VI. mendean bilatu behar da . Ondoren, Siziliako islamisten konkista izan zen eta, ondorioz, meskita bihurtu zuten. Normandiarren etorreratekin, Roger II.a Siziliakoak kristauen eskuetara itzuli zuen. 1136 urtearen inguruan Monte Vergineren Beneditarrei elizaren ardura eman zitzaien. Eraikinak hurrengo mendeetan aldaketa handiak ezagutu zituen. 1880an, bestetik, Erdi Aroko itxurara itzultzen saiatu ziren. 2015ean Unescok Gizateriaren ondarea izendatu zuen, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan.[1]
Ezaugarriak
Arkitektura ikuspuntutuk elementu deigarrienak dituen kupula gorriak dira. Horiek, zaharberritzeko prozesuan, XII. mendean eraiki ziren; ondo asko erakusten digu oraindik musulmanen eragina bizirik zirauela uhartean. Kanpandorrea, bestetik, gotiko estilokoa da. Elizak gurutze latindarraren oinplanoa du: hiru habearte ditu eta hiru abside; lau-aldeko bakoitzak kupula bat du. Presbiteroak ere, horma hobiz bukatuta, kupula du.
Klaustroa monasterioaren alde nagusia da. Azpimarratzekoak dira zutabe bikoitzak. Kapitelak landare-apaingarriekin apainduta daude; gainean arku zorrotzak heltzen dituzte. Lorategia ederra da eta bertan uraska bat ikus daiteke.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo loturak