San Frantzisko komentua[1] edo Santa Isabel eta San Antonio Paduakoaren komentuaDurangon (Bizkaia) dagoen XVI. mendeko eraikina da.[2] Beategi moduan sortu zen eta ondoren, komentu bilakatu zen.[3] Neskentzako barnetegi eta eskola izan zen ere.
Historia
Beategia
Santiago edota San Jacobo izena zuen beaten komunitate bat bezala hasi omen zen, eta ondoren, 1439koazaroaren 29anEugenio IV.a aita santuak emandako bula batean komunitate horren existentzia berretsi zen.[3] Hasierako izenari dagokionez, Donejakue bideko erromesentzako alberge baten ondoan sortzeagatik jaso zuen.[3]
XVI. mendean komunitateak bere izena aldatu zuen, oraingoan Santa Isabelgo beatak bezala izendatuta, eta Elvira Otaloraren, Juan Martínez de Arrazola merkatari eta prokuradorearen alarguna, emaria jaso zuten.[3] Otaloraren emariari esker, komunitatea kalebarriako etxe handiago batera aldatu eta eliza bat erakitzeko diru nahiko izan zuen. Otalora anderearen eskariz beatek Santa Catalinaren izena hartu zuten, baina izen hori ez zen errotu.[3]
1551ean hamabost beatek osatzen zuten emakumezkoen komunitate hau, María Sáez de Urquiaga (bikaria), María Pérez de Urquiaga, Ochanda de Lariz, María Fernández de Derendain, Mari López de Licona, Marina de Urquieta, Ana de Arrazola, Bernardina de Traña, Teresa de Urquiaga, Elena de Arilza, Agueda de Ibarguen, Francisca de Ercilla, Magdalena de Muncharaz, María Pérez de Muncharaz eta Mari Pérez de Marzana.[3] Kalebarrian zegoen eraikin hau 1554ko sutean erre omen zen eta eraikin berria harresiaren kanpoaldean egin zuten.[4]
1583an Fray Francisco de Arzubiagaren bisita jaso zuten, Trenton agindutakoaren arabera, klausuran bizi zitezen.[3] Beste komunitate batzuk ez bezala, Durangokoak klausura onartu zuten, borrokatu gabe, Otaloraren emariari esker erreformei aurre egiteko nahikoa dirua zutelako, besteak beste.[3] Hala ere, 1599an etxearen atzekaldean zituzten sagarrondo eta ortuak desjabetu zizkieten arte ez zen guztizko klausura eman, eta orduan egin zituzten egoera berrira egokitzeko obrak.[3]
Komentua
Era berean, 1612an Bigarren Arauarekin bat egin zuten, Francisca de Olave eta María de Otalora, Bidaurretako Santa Klara monastegi gipuzkuarreko kideak, sortzaile izan zirela.[3] Horrela isabelinoak ziren emakumeak klaratar bilakatu ziren eta Durangoko San Antonio komentua, Erdi Aroko zazpi komentu bizkaitar eta klaratarretako bat izan zen, Bilbon, Balmasedan, Gernikan, Urduñan, Portugaleten, Gordexolan eta Areatzan egon zirenekin batera.[3]
XIX. mendean neskentzako eskola-barnetegi bat ireki zuten, 1867tik 1972ra bitartean funtzionatu zuena.[4] Eskola irekitzeko erabakia Mendizabalko desamortizazioarekin harremanduta egon zen.[6] Gerra Zibilean Durangokok pairatutako bonbardaketan ez zuen erasorik jaso eta 1973tik aurrera eskola moduan jarraitu zuen, baina barnetegirik gabe.[4] Santa Ritako eskola zuzentzen zuten Santa Susana komentuko agustindarrekin bat egitean, San Antonio-Santa Rita ikastetxea izatera pasa zen.[7] Ondoren, eskola kooperatiba bihurtu zen, eta mojetako batzuk zuzendaritza-batzordean egon ziren.[7]
2014an Bizkaiko Foru Aldundiak Durangoko klaratarren historia biltzen zuen liburu bat argitaratu zuen, Franciscanas Clarisas de Durango. Klausuratik herrigintzan izenekoa.[8]
Bizkaian mojen 14 komentu baino ez dira geratzen.[9] Durangon zeuden Santa Susanako Agustinak eta Karmeldar Oinutsen komentuak itxi ziren[9] eta egun, klaratarrak dira Durangon jarraitzen duten moja bakarrak, hamabost bat.[10][11][12][13][14] Komentuko mojak gozogintzan aritzen dira eta besteak bete, San Frantziskoren ukabil goxoak eta Santa Clarako ogia prestatzen dituzte.[15][16]