San Frantzisko Asiskoa eliza Arabako Gasteiz hiriburuko Zaramaga auzoan dagoen eliza bat da. Fermin Lasuen kalean dago.
Eliza hau 1969-1970 bitartean Luis Peña Gantxegi arkitektoak eraiki zuen. Oinplano laukizuzenda du, hiri honetako erdigunean dagoen Plaza Berrian oinarritua; bere teilatua piramide itxurakoa eta lau haizetakoa da.
Bertan, 1976ko martxoaren 3an Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia jazo zen.
2014tik ez da eliza gisa erabiltzen. Gaur egun jaiotzak erakusten dira bertan.
Iruditegia
-
Aldarea.
-
Barnealdea.
-
Sabaia.
-
-
Kanpoaldea.
-
Kanpoaldea.
-
Ikus gainera
Kanpo estekak