Merkatari aberats baten semea zen. 1206an familiarekiko harremanak hautsi eta bakardadean bizitzeko erretiratu zen. Geroago, herriz herri predikatzen hasi zen. Jarraitzaile asko bildu zitzaizkion (1208-1209) eta anaidi bat antolatu zuen. 1210ean Inozentzio III.ak anaidi hura hitzez onartu zuen. Berak idatzi zuen Cantico di Frate sole (1224, Eguzki anaiaren kanta), Italiako literaturako lehen poema handia (unbrieraz idatzia). Bere bizitzako pasarteak, egiazkoak eta asmatuak, Fioretti (Loretxoak, Krispin Beobidek euskarara itzuliak) liburuan bildu ziren XIV. mendean.