Done Eztebe eliza Artzibarko Lusarreta lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.
Eraikina
Kalkuluen arabera, 1200 inguruan eraiki zen, nahiz eta gerora hainbat berrikuntza izan, hala nola XVI. mendeko kapera bat edo XVII. mendeko sakristia. Habearte irregularrak hiru atal desberdin ditu, burualdea zuzena da eta sakristia du atzean. Alboetan bi kapera ditu, oinplanoari nolabaiteko gurutze forma ematen diotenak. Estalkia kanoi-gangazkoa da, eta parpain-arkuz sendotuta dago. Korua oso sinplea da, egurrezkoa. Bertan, solibak XVII. mende ingurukoak diren artisau-eskultura xaloak eta ederrak egiteko aprobetxatu dira. Pinturaren kolore pixka bat geratzen zaie oraindik. Erretaula nagusia XVII-XVIII. mendekoa da, eta albokoak XVII. mendeko manieristak ziren, baina desagertu egin dira. Nafarroako Entziklopediaren arabera, Pedro Arraydu mihiztatzaileari kontratatu zizkioten, eta haren alargunak Domingo Luna eskultoreari eman zizkion 1621ean.
Erreferentziak
- «Lusarreta» Artzibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
Ikus, gainera
Kanpo estekak