San Cristóbal de las Casas

San Cristóbal de las Casas
San Cristóbal de las Casas
Jovel
Mexikoko herria
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
Estatua Chiapas
AlkateaMarco Antonio Cancino González
Izen ofizialaSan Cristóbal de las Casas
Jatorrizko izenaSan Cristóbal de las Casas
Posta kodea29200–29299
Geografia
Koordenatuak16°44′13″N 92°38′15″W / 16.737022°N 92.637564°W / 16.737022; -92.637564
Map
Altuera2.100
Demografia
Biztanleria183.509 (2020)
25.482 (2010)
Informazio gehigarria
Sorrera1528ko martxoaren 31
Telefono aurrizkia967
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakSan Miguel de Allende (en) Itzuli, Oaxaca eta Quetzaltenango
Matrikula7
http://www.sancristobal.gob.mx/

San Cristóbal de las Casas, tzotzileraz Jovel deitua, Mexikoko Chiapas estatuko hiri eta udalerria da. Los Altos de Chiapas eskualdeko hiririk handiena da, eta estatuko hirugarrena, Tuxtla Gutiérrez eta Tapachularen ondotik. 2010ean 185.917 pertsona bizi ziren udalerrian, horietako 158.027 herriburuan.[1].

Geografia

Los Altos de Chiapas eskualdeko Jovel bailararen erdian kokaturik dago, 2.100 metroko garaieran.

Klima

Klima epela dauka, negu lehorrekin, Cwb Köppen klima sailkapenaren arabera.


    Datu klimatikoak (San Cristóbal de las Casas)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 30.5 30.0 33.5 31.0 35.8 34.0 33.5 29.0 29.5 33.0 30.0 33.5 35.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.3 21.4 22.9 23.5 23.1 22.4 22.5 22.5 21.7 21.3 20.7 19.9 21.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.3 13.0 14.5 15.7 16.4 17.0 16.5 16.5 16.4 15.5 13.8 12.5 15.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.2 4.5 6.0 7.8 9.7 11.5 10.6 10.5 11.2 9.6 7.0 5.1 8.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.5 -7.5 -7.5 -5.0 1.0 1.3 1.5 1.2 0.1 -2.5 -6.1 -8.0 -8.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 9.0 10.9 16.0 43.8 111.8 226.3 143.6 153.9 215.4 109.0 32.8 12.2 1084.7
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 2.5 2.4 2.3 5.7 11.4 18.7 14.3 15.5 19.7 11.3 5.3 2.3 112.0
Eguzki orduak 212.8 199.6 203.7 180.7 168.4 137.9 174.9 178.5 116.2 152.5 173.0 189.8 2088.0
Hezetasuna (%) 80 78 77 76 77 78 77 78 80 80 80 80 78
Iturria (1): Servicio Meteorológico National (1951–2010)[2][3]
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (eguzkia, hezetasuna, muturrekoak 1951–1980)[4]

Historia

Hiria Diego de Mazariegosek sortu zuen, 1528an, beste espainiar kolono batzuekin batera. Tzotzilen aurka irabazitako lurretan sortu zuten Ciudad Real de Chiapa izenarekin. Espainiar agintearen garaian Chiapako hiriburua zen, Guatemalako erresumaren barruan. San Cristóbal de las Casasek jarrera kontserbadorea izan zuen historian zehar, eta Chiapas Mexikorekin batzea babestu zuen, hala nola erregimen kontserbadoreak XIX. mendean. 1892ko abuztuaren 11n, hiriburutza galdu zuen estatua liberalen esku geratu zenean.

1994ko urtarrilaren 1ean mundu osoko titularretan agertu zen, EZLNk udaletxea hartu zuenean. Gaur egun ere EZLNren manifestazioen gune garrantzitsua da.

Turismoa

Gaur egun hiri kosmopolita da, askoren esanetan Chiapaseko hiriburu kulturala. Gune turistiko nagusia da. 2003an Mexikoko Pueblos Mágicos programan sartu zuten, eta 2010etik aurrera "Mexikoko herri magikoen artean magikoena" titulua eman zioten.

Erreferentziak

  1. San Cristóbal de las Casas, microrregiones.gob.mx
  2. Normales climatológicas 1951-2010. Servicio Meteorológico National (Noiz kontsultatua: 2013-1-18).
  3. Normales climatológicas 1981-2000. (Noiz kontsultatua: 2013-1-18).
  4. Normales climatológicas para San C. De Las Casa, Chiapas. Colegio de Postgraduados (Noiz kontsultatua: 2013-1-18).

Kanpo estekak