Gasteizko San Bizente Paulekoaren kalea Alde Zaharrean dago.
Kokapena
Alde Zaharreko muinoaren ekialdeko mendi magalean dago. San Frantzisko Xabierkoaren kantoian hasten da, Barrenkale berria parean, eta Santa Maria kantoiraino iristen da, Barrenkale ondoan.
Luzera
290 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 23 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 14raino.
Historia
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera 1962ko otsailaren 7an eman zitzaion kaleari egungo izena, hain zuzen ere kale honetan zegoen umezurtz-etxea zaintzen zuten mojak San Bizente Paulekoaren kongregaziokoak zirelako.
Trafikoa
Trafikorako irekita dago norabide bakarrean, Barrenkaletik San Frantzisko Xabierkoaren kantoira.
Erreferentziak
Kanpo estekak