San Frantzisko Xabierkoaren kantoia Gasteizko Alde Zaharraren ekialdeko mendi-magalean dago.
Kokapena
Eskola kalean hasten da eta San Prudentzio Ikastetxeko kaleraino iristen da. Aiztogile eta Pintore kaleak zeharkatzen ditu. 160 metroko inguruko luzera du.
Azpiegiturak
Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko arrapala mekaniko estaliak ditu.
Historia
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera 1887ko urriaren 12an eman zitzaion kantoiari egungo izena era ofizialean. Jesusen Lagundiaren aiten egoitza gertu zegoen, hortik izena.
Erreferentziak
Kanpo estekak