- Artikulu hau musika eta dantza estiloa buruzkoa da; sukaldaritza prestakina gaitzat duena beste hau da: «Saltsa»
Saltsa[1] Kuban jatorria duen eta Karibeko beste musika estiloetako eragina duen musika eta dantza estiloa da. Bere baitan beste azpiestilo batzuk ere biltzen dira, hala nola merengue, mambo eta chachachá. Salsako musika taldean perkusioa, haize instrumentuak (tronpeta, tronboi eta saxofoia, bereziki), pianoa, baxu elektrikoa (tumbao erritmoz) eta biolinak izaten dira. Salsa musika estiloa landu duten musikarien artean Eddie Palmieri, Rubén Blades, Johnny Pacheco eta Celia Cruz nabarmendu daitezke.
Erreferentziak
- ↑ «Saltsa». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2024-08-25.)
Kanpo estekak