Sakanoue no Tamuramaro (japonieraz: 坂上田村麻呂?, 758 – 811ko ekainaren 17a)
japoniar jeneral eta shogun bat izan zen Japoniako historiaren Heian garaiaren hasieran. Sakanoue no Karitamaroren semea izan zen.
Otomo no Otomaro jeneralaren ordezkari militarrik garrantzitsuena, emishien aurkako operazioak zuzendu zituen. 795ean, Seii Taishogun (japonieraz: 征夷大将軍, Jeneral handia, Barbaroen Baretzaile?)
titulua jaso zuen, espedizio arrakastatsu batean izan zuen lan azpimarragarriaren ondoren. Uste denez, Shogunzuka (shogunaren hilobia) tumuluan lurperatuta dago, Kyototik ekialdera dagoen muino batean.