Nishitetsu Clippers izenarekin sortu zen 1950an eta Liga profesionalaren fundatzailea izan zen. Fukuokan izan zuen sorrera, han baitzuen egoitza Nishi-Nippon Trenbideak konpainiak. Hurrengo urtean Nishitetsu Lions izena hartu zuen eta berehala iritsi ziren emitza onak Japoniako 3 Serie eta Ozeano Bareko bost liga irabazi baitzituen 1963 artean.
Ordutik aurrera ordea indarra galdu zuen. 1973an Taiheiyo Club Lions bihurtu zen eta 1977an Crown Lighter Lions.
1979an Seibu Trenbideak konpainiak hartu zuen eta izena aldatzeaz gain (Seibu Lions) egoitza ere aldarazi zion, Tokozawara, Tokio iparraldera. Orduan "urrezko aroa" iritsi zitzaion taldeari, 1982 eta 1994 artean Japoniako talde indartsuena izan baitzen, 8 Serie eta Ozeano Bareko 11 liga irabaziz. Seibu garaitezina ezizena jaso zuen. Kouji Akiyama, Kazuhiro Kiyohara eta Orestes Destrade kubatarra izan ziren taldeko izarrak.
Azken urteetan ere maila bikaina lortu du eta 2004 eta 2008an Serieak eta ligak eskuratu zituen. 2008an bertan izena aldatu zuen berriz, oraingoan Saitama Seibu Lions bihurtu zen. Azken lau urtean hiru aldiz egin du ligan bigarren.