Saint-Jacques dorrea (frantsesez: Tour Saint-Jacques) Parisen dagoen dorre gotiko bat da. Parisko 4. barrutian dago.
Historia
1509 eta 1523 artean Saint-Jacques eliza eraiki zen eta Toursetik zetozen erromesei ongi etorria egiten zienez Done Jakueren izenean sagaratu zuten. Bideak Donejakue bidearekin bat egiten zuen. 1998an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Donejakue bideak Frantzian izendapenaren barnean.
Frantziako Iraultzaren ondoren 1793an eliza eraitsi egin zen baina dorrea mantendu zuten. 1836an Parisko Udalak erosi eta Monumento historiko izendatu zuen 1862an. Théodore Ballu arkitektoak dorrea berriztu zuen eta Donejakue santuaren estatua bat ezarri zen dorrearen puntan. 2008 eta 2009 artean ere berrizte lan berriak egin zitzaizkion.
Iruditegia
-
Saint-Jacques dorrea.
-
-
Saint-Jacques dorrea.
- Helbidea: Square de la Tour Saint-Jacques, 75004
- Ordutegia: 10:00 - 17:00 ostiraletik astelehenera (ekaina, uztaila eta abuztua)
- Geltokiak:
Kanpo estekak