Sabina Méndez García (Berriz, Bizkaia, 1964) bizkaitar politikaria da.[1][2][3]
Gaur egun, Berrizko Udaleko zinegotzia da eta Elkarrekin Berriz Udal Taldearen burua eta bozeramalea da Berrizko Udalean.
Horrez gain, 2020tik Podemos Durangaldearen bozeramalea da.[4][5]
Bizitza
Berrizen (Bizkaia) jaio zen. Durangaldeko metalurgia-enpresetan ibilia da eta birziklaje-eremuan.[3]
2019eko udal hauteskundeetan, zinegotzirako hautagaia izan zen, Podemos-EA/IU-Equo Berriz koalizioaren partez, David Jimeno alkategai izanik.[6][7]
2020an Podemos Durangaldearen bozeramalea da (eskualdeko bozeramalea), Durangoko Udaleko zinegotzi Patxi L. Lakunza politikaria ordezkatuz.[4][5]
2023ko udal hauteskundeetan, Méndez Berrizko alkategaia eta Elkarrekin Berriz (Podemos Euskadi, Ezker Anitza/IU, Equo Berdeak eta Aliantza Berdea) koalizioko zerrendaburua izan zen.[8][9][10][11] Berrizko Udaleko zinegotzi bihurtu zen.[12] Gaur egun zinegotzia da eta Elkarrekin Berriz Udal Taldearen burua eta bozeramalea da Berrizko Udalean.
2023ko Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, Méndez Bizkaiko Batzar Nagusietarako batzarkide izateko hautagaia izan zen Durango-Arratiako barrutian, Elkarrekin Bizkaia koalizioaren izenean (Podemos Euskadi, Ezker Anitza/IU, Equo Berdeak eta Aliantza Berdea), eta Israel Escalante (Ezker Anitza/IU) Durango-Arratiako zerrendaburua zelarik.[13]
2024an, 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Méndez Elkarrekin Podemos koalizioaren (Podemos Euskadi eta Aliantza Berdea) Eusko Legebiltzarreko diputaturako hautagaia izan zen, Miren Gorrotxategi lehendakarigai eta zerrendaburu izanik.[14]
Erreferentziak
Kanpo estekak