Sabatini Kopa (italieraz: Coppa Sabatini) Italiako Toskana eskualdeko Pisako probintziako Peccioli herrian egiten duten txirrindularitza lasterketa profesional bat da. Probaren izena Giuseppe Sabatiniren omenezkoa da (1915-1951), Pecciolin jaio zen txirrindulari bat.
1952tik ospatzen da etenik gabe, 1977an izan ezik. 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourren zati da 1.1 mailan.
Nazioarteko txirrindularitzan garrantzi handiko proba ez den arren, proba hau txirrindulari handi ugarik irabazi dute, Jan Ullrich, Bjarne Riis, Gianni Bugno eta Paolo Bettini horien artean.
Lehen garailea Primo Volpi izan zen.
Palmaresa
Palmaresa herrialdeka
Estatistikak
Proba hau bi aldiz irabazi duten txirrindulariak honakoak dira:
Kanpo estekak