Sofia Fiodorovna Rostoptxina (frantsesez: Sophie Rostopchine; errusieraz: Софья Фёдоровна Ростопчина) edo Ségurreko kondesa (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1799ko abuztuaren 1agreg./uztailaren 19ajul. - Paris, Frantzia, 1874ko otsailaren 9a) jatorri errusiarra izanik, frantsesez idatzi zuen idazle ospetsua izan zen. Oso berandu hasi zen idazten, 58 urterekin, alegia. Haren liburuak eduki moralizantea izaten dute.[1]
Biografia
Konde alaba zen. Haren aita, Fiodor Vasilievitx, Paulo I.a Errusiakoa tsarren Kanpoko Harremanetarako ministroa izan zen. 1812an, Moskuko gobernaria zela eta, Frantziak Errusiari eraso zionean Fiodorrek ez zuen Mosku babestu nahi izan, eta biztanleak aterarazi zituen handik. Frantsesak iritsi eta biharamunean gertatutako sutearen ardura leporatu zioten gobernariari, hark beti ukatu bazuen ere. Izan ere, sute horren ondorioz Napoleonek atzera egin behar izan zuen. Dena dela, familia erbesteratu behar izan zen Alexandro I.a Errusiakoak Paulo I.ari ordezkatu zionean. Hasiera batean Prusian zegoen Varsoviako Dukerri Handian bizi ziren, ondoren Italian eta, azkenik, 1817an, Frantzian.
Parisen Sofia katolikoa egin zen. Eugène de Ségur kondearekin ezkondu eta zortzi seme-alabak izan zituen. Nahiz eta titulua izan, senarra pobrea zen, 1830 arte behintzat zeren eta urte horretan Frantziako Parea izendatu baitzuten. Bere kondesarekiko harremana nahiko hotza izan zen.[2]
Lehen eleberria 58 urte zituelarik idatzi zuen. Ornetik gertu zuen Nouettes jabegoan haurrei zuzendutako narrazio moralizanteak idatzi zituen.[3] Lehenengoa Nouveaux Contes de fées (Maitagarrien Ipuin Berriak) izan zen eta arrakasta itzela izan zuen. Hortik aurrera, ia hamabost urtetan, 1857 eta 1871 artean, lan nekaezina burutu zuen. 1990ean, Œuvres de la comtesse de Ségur izenburupean, bere lan guztiak berrargitaratu ziren.
Obra
Ségur-eko Kondesaren lanak [Hachette Livre|Hachette]]k 1857 eta 1872 artean argitaratu zituen, 1860tik Bibliothèque rose izeneko bilduman. 1990ean Robert Laffontek Bouquins bilduman plazaratu zituen azken aldian.
Lan didaktikoak
- 1855 : La Santé des enfants
- 1857 : Livre de messe des petits enfants
- 1865 : L'Évangile d'une grand-mère
- 1867 : Les Actes des apôtres
- 1869 : Bible d’une grand-mère
Eleberriak
- 1856 : Nouveaux Contes de fées.
- 1858 : Les Malheurs de Sophie.
- 1858 : Les Petites Filles modèles.
- 1859 : Les Vacances.
- 1860 : Mémoires d'un âne
- 1861 : Pauvre Blaise
- 1862 : La Sœur de Gribouille]]
- 1862 : Les Bons Enfants
- 1863 : Les Deux Nigauds
- 1863 : L'Auberge de l'Ange gardien
- 1863 : Le Général Dourakine
- 1864 : François le bossu
- 1865 : Un bon petit diable
- 1866 : Comédies et proverbes
- 1865 : Jean qui grogne et Jean qui rit
- 1866 : La Fortune de Gaspard
- 1867 : Quel amour d’enfant!
- 1867 : Le Mauvais Génie
- 1868 : Le Chemineau, ultérieurement retitré
- 1871 : Après la pluie, le beau temps
Zinemarako moldaketak
- 1923 : Un bon petit diable, René Leprinceren filma.
- 1946 : Les Malheurs de Sophie , Jacqueline Audryren filma. Aktore-aktoresak:Madeleine Rousset, Marguerite Moreno eta Michel Auclair
- 1952 : Les Petites Filles modèles , Éric Rohmerren laburmetraia.
- 1980 : Les Malheurs de Sophie, Jean-Claude Brialyren filma. Aktore-aktoresak: Paprika Bommenel, Sandra Gula, Carine Richard eta Annie Savarin
- 1983 : Un bon petit diable, Jean-Claude Brialyren filma. Aktore-aktoresak: Paul Courtois, Alice Sapritch eta Bernadette Lafont
- 1993 : La Fortune de Gaspard, Gérard Blainren filma. Aktore-aktoresak: Vincent de Bouard, Gamil Ratib, Anne Kreis eta Jean-Paul Wenzel
- 2016 : Les Malheurs de Sophie, Christophe Honoréren filma. Aktore-aktoresak: Anaïs Demoustier, Golshifteh Farahani, Muriel Robin eta Caroline Grant
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) Marie-José Strich; Michel Tournier. (1993). La Comtesse de Ségur. Correspondance (1799-1874. Éditions Scala, 215 or. ISBN 978-2-86656-095-9...
- ↑ .
- ↑ .
Kanpo estekak