Jonathan Ogden merkatariaren eta Abigail Murphy Ogdenen alaba, Fannie Ogden Brooklynen jaio zen 1853an[1][2]. Bere neba zaharragoa, Robert enpresari aberats bat bihurtu zen[2][3]. Fanniek ikastetxe pribatuetan ikasi zuen eta 1875ean Charles W. Iderekin ezkondu zen. Alaba bat izan zuten, Alice[4][5].
Ruth Ogden izengoitia erabiliz, haurrentzako liburuak idatzi zituen eta aldizkarietan ere kolaboratu zuen, ipuinak eta poemak idatziz[5]. Bere liburuetako hainbat, hala nola, A Loyal Little Red-Coat (1890) eta Loyal Hearts and True (1899), gertakari historikoetan oinarritzen dira neurri batean[4]. Kritikariek «xarmagarri» hitza erabili ohi zuten bere liburuak deskribatzeko, eta kritikari batek «tonuaren garbitasuna, espirituaren bizitasuna eta ingeles estilo ona» goraipatu zuen[6].
Ogdenen liburuak F. C. Gordonek, George T. Tobinek, H.A. Ogdenek eta W. Raineyk ilustratu zituzten, besteak beste[4].
Brooklyngo Ospitalean hil zen 1927ko uztailaren 2an, 73 urte zituela, eta uztailaren 5ean Green-Wood hilerrian lurperatu zuten[1].
↑ ab(Ingelesez)White, James Terry; Derby, George, eds. «Ogden, Robert Curtis» The National Cyclopaedia of American Biography. Supplement I. JT White, 415 or..
↑(Ingelesez)«Robert C. Ogden Left $2,000,000; Will, Filed for Probate, Gives More Than $1,000,000 to His Two Daughters» New York Times 1913-08-23.
↑ abc(Ingelesez)Leonard, John William. (1914). «Ide, Fannie Ogden» Who's Who of America: A Biographical Dictionary of Contemporary Women of the United States and Canada, 1914-1915. American Commonwealth Company, 420 or..
↑ ab(Ingelesez)«Ide, Fannie Ogden»Men and Women of America: A Biographical Dictionary of Contemporaries. L.R. Hamersly & Company.
↑(Ingelesez)«Literature» The Christian Register: 19. 1898-01-13.