Russell ur-jauziak (ingelesez: Russell Falls) Australian dagoen ur-jauzi bat da, Tasmania uhartean. Mount Field Parke Nazionalean daude ur-jauziak[1].
Maydena herrixkatik 11 kilometrotara dago[2] eta Hobart hiriburutik 70 kilomtetrotara[3].
Deskribapena
Ur-jauzi mailakatua da. Guztira 34-58 metrotako altuera du bi jauzi nabarmenak batuz[2]. Russell Falls errekan dagoen bigarren ur-jauzia da, errekan gora Horseshoe ur-jauziak baitaude[3]. Russell Falls errekak Tyenna ibaia isurtzen ditu urak[2].
Historia
1856an aurkitu ziren eta Brownings ur-jauziak izena eman zioten. 1884an izena aldatu zitzaion, ordurako turismogune ezaguna zen[4]. 1885ean Russell ur-jauzien erreserba 1885ean ezarri zen eta 1916an Mount Field Parke Nazionala eratu zen.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak