Rush Hour (euskaraz Puntako Ordua), 1998ko Brett Ratner estatubatuarrak zuzendutako ekintza komedia film bat da. Jackie Chan, Chris Tucker, Tzi Ma, Tom Wilkinson, Ken Leung, Mark Rolston, Elizabeth Peña eta Rex Linn aktoreek antzeztu zuten.
Rush Hour 2 (2001) eta Rush Hour 3 (2007) jarraipenak dauzka.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Izaera ezberdineko bi detektibeek kasu berdinaren ardura jaso dute, hortaz, lana arrakastaz burutzeko bata bestearen ohituretara egokitu beharko da, baina ez da betebehar erraza izango. Yang Nang Lee (Jackie Chan) Hong Kongo poliziaren detektibea eta borroka arteetan aditua da, Sang (Ken Leung) triadaburu eta gaizkileak Yangen ikasle gogokoena den eta Solon Han (Tzi Ma) txinatar kontsularen alaba den Soo Yung (Julia Hsu) 11 urteko neskatoa bahitua izan da eta AEBetara eraman du.
Yang AEBetara bidaiatu eta Los Angeles hiriko poliziaren James Carter (Chris Tucker) detektibe harroputz eta ahoberoarekin batera gaizkile erakundeari aurre egin eta neskatoa askatzen saiatuko dira. Horretarako, Tania Johnson (Elizabeth Peña) lehergailu-adituaren laguntza izango dute.
Aktoreak
Kanpo estekak