Rudolf Jakob Camerarius (Tübingen, Württemberg, gaur egun Alemania, 1665eko otsailaren 12a - Tübingen, 1721eko irailaren 11) Alemaniako naturalista izan zen.
Biografia
Joakim I.a Camerariusen biloba. Europan barrena hainbat bidaia egin ondoren, Tübingengo lorategi botanikoko zuzendari eta irakaslea izan zen. Landareen hozi eta sexuari buruzko lan interesgarriak egin zituen; Carl von Linnéren aitzindari nagusietako bat da.
Obra nagusia: Epistola de sexu plantarum (1694).
Erreferentziak