Roy Oliver Disney (Chicago, Illinois, 1893ko ekainaren 24a - Los Angeles, Kalifornia, 1971ko abenduaren 20a) AEBetako enpresaburua izan zen, The Walt Disney Companyren bazkide eta sortzaileetako bat, Walt Disney anaia gaztearekin batera.
Biografia
Walt Disneyren anaia zaharrena Elias Disney eta Flora Call Disneyren bost seme-alabetatik hirugarrena izan zen. 1925eko apirilean ezkondu zen Edna Francisekin, eta harekin izan zuen seme bakarra: Roy E. Disney (1930ko urtarrilaren 10a - 2009ko abenduaren 16a).
1923an, Walt Disney anaiarekin batera, munduko enpresa ezagunenetako bat sortu zuen: The Walt Disney Company. Konpainia horretako zuzendari exekutiboa (1929-1971) eta konpainiako presidentea (1945-1971) izan zen.
Bere bizitzan zehar, Roy Disneyk Walt Disneyren anaia izateagatik etorri zitzaion ospea eta publizitatea errefusatu zituen. Bera oso lotsatia zen, eta pertsona pasiboa.
Heriotza
Walt Disney World Resort-ek 1971ko urrian ateak ireki ondoren, Roy erretiratu egin zen. Urte hartako abenduaren hasieran, begi baten gaineko "puntu" batez kexatu zen, eta bere okulistari bisita egiteko programatuta zegoen, betaurrekoen preskripzio berri baterako. Familiako kideek zorabiaturik aurkitu zuten, bere ohe ondoan amildu zen eta bihotzekoak jota hil zen. Forest Lawn Memorial Parken (Hollywood Hills) lurperatu zuten.
Kanpo estekak