Rosario Bléfari (Mar del Plata, 1965eko abenduaren 24a - Santa Rosa, 2020ko uztailaren 6a) abeslari, aktore eta idazle argentinarra izan zen. 1990eko hamarkadan Suárez taldeko abeslaria zela, Argentinako rock independentearen ikono bihurtu zen[1].
Biografia
Rosario Bléfari Mar del Plata hirian jaio zen eta gaztetan Buenos Airesera joan zen antzerkigintza ikastera. Temas Lentos izeneko talde batean abesten hasi zen baina ez zuen jarraipenik izan. 1986 eta 1990 artean hainbat filme argentinarretan hartu zuen parte, ezagunena Yo, la peor de todas[1].
1989an Diego Fosser, Fabio Suárez, Gonzalo Córdoba eta Marcelo Zanelli ezagutu eta Suárez musika taldea sortu zuten, San Telmo auzoko "Bolivia" tabernan. Hainbat abesti bildumatan abestiak sartzen hasi ziren eta 1994an aurreneko diskoa plazaratu zuten, Hora de no ver. Pop experimentala egiten zuten eta arrakasta handia izan zuten hasieratik. Hurrengo urteetan disko berriak atera zituzten, azkena 2000 urtean 29:09:00 izeneko EPa. Musika ibilbidearekin batera aktore lanak egiten ere jarraitu zuen.
Suárez taldeko kideek atsedenaldi bat hartzea erabaki zuten eta bitartean Rosario Bléfarik bakarkako disko bat ateratzea erabaki zuen, Cara[2]. Atsedenaldia izan behar zuena Suarez taldearen desagerpena izan zen eta Rosariok bere bakarkako ibilbidean aurrera jarraitu zuen, bi urtetik behin disko berria kaleratuz[2]. Literatura idazteari ere ekin zion eta 2001 urtean Poemas en prosa olerki liburua argitaratu zuen eta 2003 eta 2005ean bi antzerki, Somos nuestro cerebro eta Somos nuestros genes[1].
2014 urtean Sué Mon Mont taldea osatu zuen Gustavo Monsalvo, Tomás Corley eta Marcos Díazekin batera eta bi disko atera zituzten. Musika esperimentala jorratu zuten, noise eta pop estiloak uztartuz[2].
2017 urtean proiektu berri bati ekin zion, Julián Perlarekin batera bikotea osatu eta Los mundos posibles taldea osatu zuten. Pintura de Guerra izan zen aurreneko diskoa[3].
Azken urteak gaixorik pasa ondoren 2020ko uztailaren 6an minbiziak jota hil zen[4].
Diskografia
Suárez
- Hora de no ver (1994)
- Horrible (1995)
- Galope (1996)
- Excursiones (1999)
- 29:09:00 (2000) - EPa
- La colección (2005) - bilduma
Bakarka
- Cara (2002)
- Estaciones (2004)
- Misterio relámpago (2006)
- Versiones relámpago (2006)
- Calendario (2008)
- Privilegio (2011)
Sué Mon Mont
- Sué Mon Mont (2014)
- Contratiempo (2015) - EPa
Los mundos posibles
Filmografia
- Doli vuelve a casa (1986) - film laburra
- Pobre mariposa (1986)
- Lo que vendrá (1988)
- Color escondido (1988)
- Urgente (1990) - film laburra
- Yo, la peor de todas (1990)
- Vértigos (1993) - film laburra
- 1000 boomerangs (1995)
- Silvia Prieto (1998)
- Cenando con Suárez (1998)
- Historias de Argentina en vivo (2001)
- Hotel, hotel (2002)
- Urgente (2006)
- La señal (2007)
- Un mundo misterioso (2011)
- Los dueños (2013)
- Entre dos luces: Suárez. Primera parte (2015) - dokumentala
- La idea de un lago (2017)
- Adiós, entusiasmo (2017)
Literatura
Olerki liburuak
- Poemas en prosa (2001, Editorial Belleza y Felicidad)
- La Música Equivocada (2009, Editorial Mansalva)
- Antes del Río (2016, Editorial Mansalva)
Ipuin liburuak
- Mis Ejemplos (2016, Lecturas Ediciones)
- Las reuniones (2018, Editorial Rosa Iceberg)
Antzerkiak
- Somos nuestro cerebro (2003, Eudeba)
- Somos nuestros genes (2005)
Erreferentziak
Kanpo estekak