Rosa Gauditano
| Rosa Gauditano | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | São Paulo, 1955eko apirilaren 3a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2025eko abuztuaren 7a (70 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Faculdade Cásper Líbero (en) Fundação Armando Alvares Penteado (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | argazkilaria, fotokazetaria, unibertsitateko irakaslea eta kazetaria |
| Enplegatzailea(k) | Pontifícia Universidade Católica de São Paulo (en) Folha de S. Paulo (en) Veja (en) |
Rosa Jandira Gauditano (São Paulo, 1955eko apirilaren 3a – 2025eko abuztuaren 7a) brasildar argazkilaria izan zen. 1970eko hamarkadatik baztertutako pertsonen egoera dokumentatu zuen, hala nola indigenena eta LGBT pertsonena.[1] Gaue egun, bere lanak fotoetnografia gisa sailkatzen dira.[2][3]
Bizitza
Argazkilari bihurtu aurretik, kazetaritza ikasi zuen Faculdade Cásper Líberon (FCL), 1974tik 1975era. Bi urte geroago, 1977an, egunkari eta aldizkarietarako argazkilari gisa lanean hasi zen, Versus hedabide alternatiboan barne. Garai hartan, São Pauloko ABC eskualdeko langileen mobilizazioa dokumentatzean zentratu zen, 1977an hasi eta beste lau urtez jarraitu zuena. Versusen lanean aritu zen bitartean, argazki editore bihurtu zen.[4]
1978an argazkilaritza ikastaro bat egin zuen Armando Alvares Penteado Fundazioan (FAAP), eta beste bat 1980an Faculdade Cásper Líberon, baina azken hau ez zuen amaitu.[5] 1980 eta 1981 artean, Gauditanok fotokazetaritzako irakasle gonbidatu gisa lan egin zuen São Pauloko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean (PUC-SP). 1984an Folha de S. Paulo egunkarian lan egin zuen, eta 1985 eta 1986 artean Veja aldizkarian. 1985ean bere argazki agentzia sortu zuen, Fotograma Fotojornalismo e Documentação, Ed Viggiani eta Emidio Luisirekin batera, eta horren bidez hasi zen lanean modu independentean.[2][4]
1989an, lehen kontaktua izan zuen Paráko indigenekin, eta ondoren hasi zen Brasilgo indigenen egoera eta ohiturak dokumentatzen, besteak beste, carajá, kayapó, tucano, yanomami, xavante, guarani eta pancaru herrienak.[5]
2025eko abuztuaren 7an hil zen, 70 urte zituela, bihotzekoak jota.[1]
Lanak
Erakusketak
Liburuak
- 1998: Índios. Os Primeiros Habitantes ISBN 978-85-06-03035-6
- 2003: Raízes do Povo Xavante ISBN 978-85-903651-1-2
- 2004: Festas de Fé ISBN 978-85-85371-51-7
Egunkarietako kronikak
- 2020: Público egunkarirako zutabeak idatzi zituen, eta bertan Covid-19 pandemia garaian brasildar indigenen egoeraz ohartarazi zuen.[7]
Erreferentziak
- ↑ a b (Portugesez) «Morre a fotógrafa Rosa Gauditano» Resumo Fotográfico 2025-08-08 (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ a b (Portugesez) Boni, Paulo César; Moreschi, Bruna Maria. (2007). «Fotoetnografia: a importância da fotografia para o resgate etnográfico» doc On-line: Revista Digital de Cinema Documentário 3: 137-157..
- ↑ (Portugesez) Schmitt, Elaine. (2020). «Fotojornalismo e subjetividade em tempos de ditadura: produção de sentidos e suas relações com os feminismos» Revista de le Red de Intercátedras de Historia de América Latina Contemporânea (Córdoba) 6 (11): 99-123. ISSN 2250-7264..
- ↑ a b (Portugesez) Gauditano, Rosa; Zerwes, Erika. «As fotografias de Rosa Gauditano e as greves do ABC no final dos anos 1970» ZUM 2018-05-21 (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ a b (Portugesez) «Rosa Gauditano» Enciclopédia Itaú Cultural de Arte e Cultura Brasileiras. São Paulo: Itaú Cultural ISBN 978-85-7979-060-7. (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ (Portugesez) «Galeria da Caixa abre exposição Raízes do povo xavante» Tribuna 2007-03-25 (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ (Portugesez) Gauditano, Rosa. «Pesquisa» Público (kontsulta data: 2025-08-08).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.