Roger Idiart (Azkaine, Lapurdi, 1931ko urtarrilaren 15a - 2009ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta apaiza zen. Euskaltzain urgazlea[1] ere bazen. Kantuak, bertsoak eta pastoralak idatzi zituen.
1955. urtean apaiztua, Idiart Oloroen, Hazparnen eta Ustaritzeko apaiztegi txikian irakasle[2] egon zen. Horrez gain, hainbat urte eman zituen Zuberoan Zalgizeko erretore bezala. Ondoren, Lapurdira itzuli zen eta Zuraideko erretore[3] izan zen bere heriotzara arte.
1963-64 ikasturtean, Baionan egindako Euskara batuari buruzko bileretan parte hartu zuen.[4]
Zuberoan urte askotan bizi ondoren, zuberera bikaina hitz egiten zuen eta bi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa Xalbador pastorala 1991. urtean antzeztua izan zen. Bigarrena, berriz, Etxahun Iruri: pastorala 2001. urtean. Horrez gain, Herria, Sud-Oest, Basque-Eclair, Enbata eta Otoizlari agerkarietan eman ditu argitara bere lanetako batzuk.
Lanak
Pastorala
Abestiak
Erreferentziak
Kanpo estekak