Rocío Viéitez Ferro (Campo Lameiro, Pontevedra, Galizia, 1975) pontevedrar itzultzailea da.[1]
Biografia
Ingalaterrako Filologia ikasi zuen Santiagoko Unibertsitatean, eta hizkuntzalaritza hutseko doktoretza hasi zuen Oviedoko Unibertsitatean, bokalak eta haien bilakaera aztertzeko asmoz, ingelesetik Erdi Arora arte. Hala ere, berak beti izan nahi izan zuen itzultzailea, eta Vigoko Unibertsitatean sartzeko probetara aurkeztu zen. Han, azkenik, Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zituen.[2] Hainbat hizkuntzatan itzultzen du: ingelesa, frantsesa eta portugesa, gaztelania eta galiziera.[3]
Lan ibilbidea
2004an hasi zen lanean itzultzaile tekniko eta zientifiko gisa, eta horretan jardun zuen hamazazpi urtez.[2]
2019an Puebla del Caramiñalen dagoen Valle - Inclán Museoak Ramón María del Valle -Inclánen XXI. Jardunaldietan omenaldia egiteko asmoa zuela eta, Mi bisabuelo ipuina itzultzea proposatu zion. Horixe izan zen, hain zuzen ere, galegora itzultzen zen lehen aldia (O meu bisavó). Orduz geroztik literatura-itzulpenera bideratu zuen bere karrera.[1][4][5]
Beti izan da irakurle amorratua, “irakurtzen bizi da eta irakurtzen irauten du bizirik ”, eta itzultzaile gisa sentitzen zuen galizieraz eskuragarri ez zeuden eta egon behar zuten liburuak falta zirela.[1] Hala, mundu osoko bilduma bat sortzeko asmoz, itzuliak izateko eta giza balioetan hezteko, harentzat garrantzitsuak ziren liburu zerrenda pentsatu zuen.[1]
2021ean Candemaia, bere proiektu pertsonala, Laiovento argitaletxeari aurkeztu zion eta urte horretan bertan kaleratu zen. Vieitezek argi izan zuen emakumeek idatzitako eta emakumeek itzulitako literaturaren alde egin behar zela, "neskatoen, gazteen eta helduen istorioekin ehun gizatiarragoa, errespetuzkoagoa izan gaitezen". Gainera, liburu bakoitzak gizon baten ekarpena izango zuelarik, berak koordinatzen zuen bildumaren berdintasun-espiritua nabarmenduz, mundu osoko 30 titulu zerrendatu zuen.[6] Rocío Viéitez, Candela eta Amaiaren alabei zor die proiektuaren Candemaia izena. Aitak hil zituen alabak.[1][7]
Bilduma horren lehen argitalpena Louisa May Alcotten Mociñas (Emakumetxoak) izan zen, Kathleen March-en hitzaurre batekin hasten dena. Kathleen March Maineko Unibertsitateko irakasle emeritua da eta Héitor Picallo poeta eta ilustratzailearen Arrolaime poemarekin irekitzen da.[8][9] Viéitezen arabera, lan hau aukeratu zuen aldarrikatu beharreko klasiko bat dela uste duelako eta autorea emakume izugarria, kultua, abolizionista, erreformista izan zelako, eta beste inork idatzi ez zituen gauzak idatzi zituelako.[1]
Soños no limiar (Ametsak atalasean: harén bateko neskato baten memoriak) izan zen Candemaia ekimenaren bigarren itzulpena. Fatema Mernissi soziologo eta idazlearen nobela bakarra. 40ko hamarkadan Fez herrian haren bateko bere haurtzaroari buruzko fikziozko autobiografia bat idatzi zuen.[10]
Susan Abulhawa kazetari eta giza eskubideen ekintzailearen O azul entre o ceo e agua (Urdina zeru eta uraren artean) lana itzuli zuen hurrena. "Erresilientzia-historia da, eta matriarken indarrari esker, ikusten dugu nola aurre egin diezaiokegun kanpoko baldintza txar guztiei".[11]
2022az geroztik Galiziako Kultura Kontseiluko kide da, eta Seara proiektua garatzeko aldi baterako batzorde teknikoko kidea da. Atari horren bidez, nazioarteko komunitateari galiziar literatura-testuak ezagutzeko aukera eman nahi da ingelesera itzulita.[12][13]
Itzulpenak
Besteak beste hauexek lan hauek egin ditu:[14]
- 2021ean Mociñas, (Mujercitas), Louisa May Alcottena, Candemaia Bilduma, Laiovento argitaletxea.
- 2022anSoños no limiar (Ametsak atalasean: harén bateko neskato baten memoriak), Fatema Mernissirena, Candemaia Bilduma, Laiovento argitaletxea.
- 2023an O azul entre o ceo e a auga (El azul entre el cielo y el agua), Susan Abulhawarena, Candemaia Bilduma, Laiovento argitaletxea.
- O meu bisavó (Nire birraitona), Ramón María del Valle-Inclán, 2019, Ipuin serie bateko Arcas de Bradomín izeneko lehen liburukian,Pobra do Caramiñal herriko Museo de Valle-Inclan. [15]
Erreferentziak
Kanpo estekak