Lortutako arrakastari esker, hainbat jarraipen filmatu ziren: RoboCop 2 (1990) eta RoboCop 3 (1993), bai eta izen berdineko RoboCop (2014) berregokitzapen bat ere. Bestalde, filma honetan oinarritutako hainbat telesaila eta bideo-joko ere merkaturatu dira.
Argumentua
Etorkizun hurbileko AEBtakoMichigan estatuko Detroit hiria. Alex J. Murphy (Peter Weller) polizia agentea zerbitzu ekintzan eraila izan da. Agintariek hiriko delinkuentziarekin amaitu asmoz makina berri hilgarri baten erakaikuntza onartu dute, erdi robota, erdi gizakia den Robocop cyborga, hura ekoizteko Murphyren gorpua erabiltzen dutelarik. Esperimentua dirudienez arrakastatsua da, baina polizia-ohia nahiz eta hilik egon, bere oroipenak matendu ditu eta bere hiltzaileengandik mendekatzea erabaki du.