Robert Wiene (Breslau, Silesia, 1873ko apirilaren 27a - Paris, 1938ko uztailaren 17a) Alemaniako zinemagilea izan zen.
Biografia
Antzerkian ari izan zen aktore eta zuzendari. Film bakar batek egin zuen ospetsu, Das Cabinet des Dr. Caligari (1919, Caligari doktorearen gela), espresionismoa goi-mailara eraman zuen filmak. Herman Warm, Walter Röhrig eta Walter Reimann dekoratugileek egin zituzten filmeko dekoratu bitxi eta ikusgarriak, lauak, margotuak eta itxuragabetuak. Film horrek sortu zuen joerari "Kaligarismo" deitu zitzaion, eta zinemaren historian mugarri izanagatik, askok gogor gaitzetsi zituzten bere gehiegikeriak. Beste filmak tankera berekoak dira. Nazismoari ihesi, Parisen erbesteratu zen.
Filmografia hautatua
Erreferentziak
Kanpo estekak