Robert Stack, jaiotzez izenez Charles Langford Modini Stack (1919ko urtarrilaren 13a, Los Angeles – 2003ko maiatzaren 14a, Beverly Hills) estatubatuar aktore bat izan zen. Hasieran, galai-rolak egin zituen. 1951z geroztik, pertsonaia bortitz eta nahasiak interpretatu zituen, eta zuzendari ospetsuen filmetan lan egin zuen: Lubitschen To Be or not To Be (1942), Boetticherren The Bullfighter and the Lady (1951), Wellmanen The High and the Mighty (1954), Tourneurren Great Day in the Morning (1956), Fullerren House of Banboo (1957), Sirken Written on the Wind (1956), 1941 (1979) eta Airplane! (1980). Telebistako izar bihurtu zen The Untouchables telesailean Eliot Ness poliziaren pertsonaia antzeztuz.
Erreferentziak
Kanpo estekak