Rivington kalea (ingelesez, Rivington Street) New Yorkeko hiriko Manhattaneko boroughan dagoen kalea da, LES auzoan barrena hedatzen dena (Lower East Side), Bowery eta Pitt kaleen artean.[1] Ekialderantz hedatzen da norabide bakarreko errepide hau, Forsyth kaletik eta Sara D. Roosevelt parketik pasaz.[2]
James Rivington-en omenez izendatua (1724-1803), Amerikako kolonia britanikoetan barrena ibiltzen zen kazetari sekretua zen,[3] George Washington-en informatzaile modura lan egiten zuena. XX. mendearen hasieran, kale honetan italiar eta judu migranteen etxebizitza ugari aurkitzen ziren; ondorioz, bigarren belaunaldiko italo- eta judu-amerikarren jaiotza- edota bizilekua da kale hau:[4] besteak beste, George Buns edo Lady Gaga.[5][6]