Rita Payés Roma (Vilasar de Mar, Bartzelona, Katalunia, 1999ko irailaren 29a) musikagilea, tronboi-jotzailea eta jazzeko eta bossa novako abeslaria da.
Biografia
Ibilbide artistikoa
Tronboi-jole gisa hasi zen musikari-familia baten eraginpean. Geroago, Oriol Martorell IEA institutuan ikasi zuen eta Sant Andreu Jazz Band delakoan sartu zen, Joan Chamorroren zuzendaritzapean; Andrea Motis, Magalí Datzira eta Eva Fernandezekin batera ere hasi zen kantatzen.[1]
Nerabe zela, Payesek bi lan grabatu zituen Chamorrorekin, eta 2015ean jazz-proposamen onenaren Enderrock saria jaso zuen.[2] Irakasleak esan zuen:[3]
Batez ere musika da, hitzaren luzera osoan.
Bi lan horiek harrera ona izan ondoren, 2019an Elisabeth Roma gitarra-jolearekin batera Imagina izeneko album berria argitaratu zuen.[1] Hori aurkezteko, bira bat egin zuten, eta Erresuma Batuan, Hungarian, Frantzian, Suitzan, Italian, Marokon, Suedian eta Grezian ibili ziren.[4][5][6]
Payesek 2021eko urtarrilean jakinarazi zuen laster beste lan bat argitaratuko zuela, amarekin partekatua. Apirilaren 16an argitaratu zen, Como la piel izenburupean.[7][8] Disko horrek 2021 talentu berriaren Alícia saria eman zion, Kataluniako Musika Akademiak ematen duen saria.[9]
2021ean, Oke Grasses diskoko «La gent que estimo» albumeko A tope amb la vida abestian parte hartu zuen.[10][11]
Bizitza pertsonala
2021eko abenduan, Payések Juna izeneko neskato baten ama izan zela jakinarazi zuen.[12][13]
Diskografia
- 2015 - Joan Chamorro presenta a Rita Payés (con Joan Chamorro).[3]
- 2016 - Lua amarela (Joan Chamorrorekin).[2]
- 2019 - Imagina (Elisabeth Romarekin).[1]
- 2019 - My Ideal (Venus Records)
- 2019 - In New York (Venus Records)[14]
- 2021 - Como la piel (Elisabeth Romarekin).[8]
Lankidetzak
Sariak eta aintzatespenak
- 2015ean jazz-proposamen onenaren Enderrock saria.[2]
- 2021 talentu berrien Alícia saria, Como la piel lanarengatik.[9]
Erreferentziak
Kanpo estekak