Rishiri-Rebun-Sarobetsu Parke Nazionala (japonieraz: 利尻礼文サロベツ国立公園,Rishiri Rebun Sarobetsu Kokuritsu Kōen?)
Japoniako Hokkaido uhartearen ipar-ekialdean dagoen Parke Nazionala bat da, Sōya suprefeturan. 1974an ezarri zen.
Geografia
Izenak argi erakusten duenez hiru eremuk osatzen dute Parke Nazionala, Rishiri eta Rebun uharteek eta Hokkaidoko kostaldean dagoen Sarobetsu lautadak.
Japoniako itsasoaren kostaldean dagoen lautada da, Teshio eta Sarobetsu ibaien artean eratzen den padura eta toki batzuetan zohikaztegia. Ramsarko hitzarmenean sartu zuten 2005ean.