Risaralda Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen erdi-mendebaldean dagoena, Andeetako eskualdean. Antioquia eta Caldas departamenduekin du muga iparraldean, Caldas eta Tolimarekin ekialdean, Quindío eta Valle del Caucarekin hegoaldean, eta Chocórekin mendebaldean[1]. 4.140 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2016an 957.250 biztanle zituen[3]. Hiriburua Pereira da (457.103 biztanle 2010ean[4]). 14 udalerri ditu.
Kolonbiako kafearen ardatzaren erdialdean dago.
Erreferentziak
Kanpo estekak