Ride with the Devil (euskaraz Deabruarekin Zaldiz) 1999ko Ang Lee taiwandar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. Daniel Woodrell idazlearen Woe to Live On ("Bizirik Jarraitzeko Atsekabea") liburuan oinarritua dago. Tobey Maguire, Skeet Ulrich, Jeffrey Wright, Jonathan Brandis, Jim Caviezel aktoreek eta Jewel musikariak antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1861, AEBetako Gerra Zibila, Missouri. Bushwhacker direlakoak, Konfederazioaren aldekoak, gerrilla moduan unionisten aurka borrokatzen hasi dira. Jack Roedel (Tobey Maguire) eta Jack Bull Chiles (Skeet Ulrich), haurtzarotik lagunak diren bi mutil gazte dira, konfederatuen aldeko talde batera elkartu eta pistolari eta zaldizko trebe bilakatuko dira. Negua iristean, bushackerrak sakabanatu eta lurpeko aterpe batean biziko dira. Beren egonaldi latza Sue Lee (Jewel) alargun gaztearen etorrerak samurtuko du. Halere, lasaitasunak gutxi iraungo die. Negua amaitzean, gerra beren bizitzetara itzuli eta taldea nahiz gazteak kaltetuko ditu, sekulako aldaketa jasanez.
Aktoreak
Kanpo estekak