Retiroko Kristalezko Jauregia Espainiako Madril hiriburuan dagoen kristal eta metalezko egitura bat da.
Retiro barrutiko izen berdineko Retiroko parkean dago. Eraikina aintzira artifizial baten ondoran dago, eta indigaztainondoz inguratua.
1887an Ricardo Velázquez Bosco arkitektoak eraiki zuen, 1851ean Londres hiriko Hyde Parkean Joseph Paxton arkitektoak eraiki zuen The Crystal Palace eraikinean oinarrituz, Filipinak Uharteetako Erakustazokan aurkezteko asmoz.
Bere egitura osoki metalezkoa da eta kristalezko plantxez estalia dago, hortik datorkio izena. Friso txikietan eta erremateetan erabilitako zeramikazko apaingarriak Daniel Zuloagak egin zituen.